Teatro Paraisok “NOMADAK” ikuskizuna aurkezten digu.
2 eta 5 urte bitarteko haurrek espazioarekin eta denborarekin nola erlazionatzen diren galdetzen genion geure buruari. Horrela, Matematikaren, Geometriaren eta Arkitekturaren oinarriak aurkitzen ditugu abentura honi Maushaus Arkitektura Tailerra gehitu zitzaion eta elkarrekin istorio berezi hau eraikitzeari ekin genion. Mundua lurralde handi bat da ezagutzeko. Bertatik, beste esperientzia batzuen bila lur berriak esploratzeko grina duten bi emakume nomada dabiltza, jakin-minez. Saka eta Taman, munduan zehar jitoan, leku bitxi, desantolatu eta kaotiko batera iristen dira, sorpresaz betea. Jolasaren, manipulazioaren eta esperimentazioaren bidez, eszena Arkitektura eta Geometria modu naturalean jaiotzen diren leku bihurtzen da.
Hemen duzue ikuskizunaren material didaktikoa. Antzerkira etorri aurretik eta ondoren ikasgelan lan egiteko ideiak eta iradokizunak.
Deskargatu hemen materiala pdf formatuan
NOMADAK - DOSIER PEDAGOGIKOA_144dpi_75%