GARRAIOAREN %50 ORDAINTZEA
Herritar guztiek Kultura eskura izan dezaten da programaren helburu nagusia, demokratizazio kulturala, alegia, ikastetxeen jatorria eta beren ikasleen maila ekonomikoa edonolakoa dela ere. Ikasturtearen lehen hiruhilekoan, Bizkaiko hainbat herritako ikusleek programan parte hartzea sustatuko da. Horretarako antolakuntzak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzaz, ekintzara joateko garraioaren kostuaren %50a ordainduko du.
IKUSLEA IZATEAREN ARTEA
Aurtengo programazioan, Goethek inspiratutako “Entzute Aktiboaren” munduan murgiltzea proposatzen dizuegu:
“Hitz egitea beharra da, entzutea arte zehatza da.”
Eta arte hau ikasten badugu entzuten saguzar batek bezala? Saguzarrek entzumenaren zentzua erabiltzen dute iluntasunean trebeki mugitzeko. Gure haurren entzumena areagotu nahi dugu, haien jakin-mina eta sormena entzun eta aktiba dezaten. Detektibe gisa entzutera ere gonbidatzen zaituztegu, sorkuntza artistikoak gordetzen dituzten enigmak ebatziz, mediku gisa entzutera, geure barne-emozioak aurkituz, edo astronomo gisa, guztiok batera harrituz arte eszenikoek oparitzen diguten sormenunibertsoa aurkitzean, bikaintasuna ospatuz nota, hitz, mugimendu fisiko bakoitzean…
Lagun gaitzazu aurkikuntza- eta ikaskuntza-bidaia honetan, entzuteko artearen bidez!
IKUSLEAREN PRESTAKUNTZARAKO IRADOKIZUNAK
Orain arte egin dugun bezala, esperientziari etekin pedagogikoa ateratzeko aukera ematen diegu antzokira etorritako irakasleei. Horretarako, ikuslearen prestakuntzarako gida-didaktiko batzuk
lantzen dira; horietan, hautatutako ikuskizunari buruzko gogoetak eta informazioak biltzen direlarik. Era berean, ariketa batzuk proposatzen dira, emanaldira joan aurretik edota ondoren ikasgelan egitekoak. Gainera, gidaliburuan ikusleak bere zirrarak adierazteko iradokizunak ere jasotzen dira. Posta elektronikoaz bidaliko dira eta web orrialdean erantsiko dira.
www.mitusu.net: hemen behar duzun informazioa eta material pedagogikoa aurkituko duzu.