2024ko erreserbak irailaren 16tik irailaren 27ra artatuko dira. Behin erreserba eginda, beharrezkoa da Mitusuren berrespen-mezu elektroniko bat jasotzea, eraginkorra izan dadin.
Erreserba online egiteko formularioa bete, kontuan izan erreserba ez dela gauzatuko antolatzaileek sarrera librerik dagoen konfirmatu arte. Konfirmazio mezurik jaso ezean, jar zaitez gurekin harremanetan honako telefono zenbakian: 672 689 548
SALNEURRIA
Sarreraren prezioa 5,50 eurokoa izango da ikasle bakoitzarentzat. Prezio hauek ezartzeko, antolakuntzan esku hartuduten erakundeek diru-laguntzak eman dituzte, izan ere kostu erreala ezarritako prezioaren gainetik dago. Irakasleek ez dute sarrerarik ordaindu beharko.
Eserlekuak, eskaera ordenaren arabera banatuko dira, hauek agortu arte. Antolatzaileok ikuskizunetara joateko aukera baieztatu beharko dugu e-postaz.
SARREREN ORDAINKETA
Ikastetxeek, sarreren zenbatekoaren %100a sartu beharko dute ikuskizuna eguna baino lehenago.
• Antolatzaileok faktura bidaliko diogu antzokira joan baino lehen ikastetxe bakoitzari berretsitako ikasle kopuruaren araberako zenbatekoarekin.
• Erreserbak ordaintzeko, fakturaren zenbakia jarri beharko da kontzeptu gisa, bankuko diru-sarrera egiten denean fakturan datorren kontu zenbakian.
ITZULKETAK
Ezinbesteko kasuan: Antzokira joan aurretik jakinarazi behar da, eserlekua erreserbatuta duten haurren %10 falta eta gutxienez 5 haur izan behar dira. (klimatologia, epidemiak, gripea…)