Aurkezpena

IKUSLEA IZATEAREN ARTEA

Peter Brooken, hil berri den XX. mendeko eszena garaikideko maisu handienetako baten, hitz jakintsuetan oinarrituta eraikitzen dugu denboraldi berri hau:

“KULTURA BEHARREZKOA ETA ORDEZKAEZINA DA GURE OSASUN EMOZIONAL ETA MENTALERAKO”

Pertsona sentibera, kritiko eta sortzaile gisa hazteko aukera ematen baitigu. Artetik abiatuta, giza natura aktibatzeko artista gisa hartu zuen konpromisoak bultzatzen gaitu gure haurrei proposatzen jarraitzera ikusle gisa aurrez aurre jar daitezela gure giza dimentsioaren adierazgarri diren Zuzeneko Arteen aurrean.

Interpreteen eta ikusleen arteko elkarrizketaren aldeko apustuak gugan konpromisoa sortzen du, gure komunitatearekiko interakzioa sendotzeko, Komunikazio, Arte eta Gizarte ildo baten bitartez Kulturartekotasunarekin zuen konpromisoan inspiratuta, ekintza berriak bultzatuko ditugu, Kultur Inklusioari, Bitartekaritzari eta Ikusleak Sortzeari lotuak.

Denboraldi honetan, maisuak oraindik gogorarazten digun moduan, “Antzerkiak ez du ezer zehatzik jorratzen. Bizitzaz dihardu. Bizitza da”, eta Arte oro bezala, ikusezina ikusgai bihurtzen saiatzen da. Giza eta kulturarteko apustu berezi honekin bat egitera gonbidatzen zaituztegu!

IKUSLEAREN PRESTAKUNTZARAKO IRADOKIZUNAK

Orain arte egin dugun bezala, esperientziari etekin pedagogikoa ateratzeko aukera ematen diegu antzokira etorritako irakasleei. Horretarako, ikuslearen prestakuntzarako gida-didaktiko batzuk lantzen dira; horietan, hautatutako ikuskizunari buruzko gogoetak eta informazioak biltzen direlarik. Era berean, ariketa batzuk proposatzen dira, emanaldira joan aurretik edota ondoren ikasgelan egitekoak. Gainera, gidaliburuan ikusleak bere zirrarak adierazteko iradokizunak ere jasotzen dira. Posta elektronikoaz bidaliko dira eta web orrialdean erantsiko dira