BILBO Programazioa

Arte eszenikoak uste duzuna baino gehiago dira. MITUSUk Bilboko ikastetxeei lagundu nahi die ikasleen alfabetatze kulturalean, eta aztarna uzten duten esperientzia esanguratsuak proposatu. Eta hori adingabeen eta haien familien eskubide kulturalak defendatzeko konpromiso sendoa dugulako egiten dugu, kulturarekiko eta euskararekiko topaketa emoziotik eta hezkuntzatik sustatuz.

WELCOME & SORRY

Ganso & cia
BH zikloa
CMD Otxarkoaga – Urriak 14 (9:45-11:30)
Iraupena 50’
Teloia irekitzen da… “To be or not to be”. Horraino dena ondo. Antzerkizale bik William Shakespearek idatzitako Hamlet antzezlan ospetsua antzeztea erabakitzen dute. Obra honek Danimarkako printze baten mendekua kontatzen du, osabak aita hil eta amarekin ezkontzen denean. Baina Welcome & Sorryko aktoreek ez dakite ingelesez, ez dute teknikaririk eta bi baino ez dira hamalau izan beharrean. Guzti hau ez da eragozpen bat... edo bai?

COMPAÑA

Xampatito pato
LH 2 zikloa
CMD Otxarkoaga – Urriak 15 eta 16 (9:45 eta 11:30)
Iraupena 50’
Pertsonaia bakarti eta barregarri bat konpainia bila dabil, bere irudimena aztertzen duen bitartean, bere pentsamendu bakoitzari bizia emateko. Prozesu horren bidez, lagunduta sentitzea lortzen du, eta publikoa sorpresaz eta barrez betetako bide batetik eramaten du.

ZAINTZAREN DANTZA

Eidabe
LH 1 Zikloa
CMD Otxarkoaga – Urriak 17 (9:45-11:30)
Iraupena 60’
Meri, ama izan berri da eta galdera asko ditu: Neska, mutila, haurra izango da? Zer heziketa emango diot? Zer izango da hazten denean? Zoriontsu izatea lortuko du? Haurra iristen denean, Merik beldur hauei eta beste berri batzuei aurre egin behar die: Nola ikasi dut zaintzen? Gauza izango al naiz bakarrik edozertaz arduratzeko? Nork darama zaintzaren zama gizartean?

SCROOGE ETA MAMUAK

Khea Ziater
LH 3 Zikloa
Azkuna Zentroan – Azaroak 18 (9:45 – 11:30)
Iraupena 60’
Ebenezer Scrooge bankari berekoi eta zeken bat da, diruarekin obsesionatua. Bere alaba gaixoaren urtebetetzea ospatu nahi duen Roberta lankideari egun libre bat ukatu ondoren, gau batean, ametsetan agertzen zaio bere bazkide zena, Marley, eraman zuen bizimodu zikoitzaren ondoren kateekin zamatzen ari dena. Scroogek bidaia bat hasiko du mamuekin batera, bizitza beste era batera aldatu eta ikusaraziko diona.

PLANCTON

Big Bouncers
LH 2 Zikloa
Azkuna Zentroa – Azaroak 19 (9:45-11:30)
Iraupena 45’
Planktona itsas hondoan bizi diren mikroorganismoak dira, itsas korronteek arrastaka eramaten dituztelako etengabe mugitzen direnak. Plancton Big Bouncers konpainia katalanaren dantza ikuskizuna da, proposamen murgiltzailea. Gorputzaren eta mugimenduaren bidez, dena posible den mundu batean barneratzea proposatzen digu, non txikiak garrantzi handia hartzen duen, non gorputzek argia igortzen duten, eta esekiduran mantentzen diren.

ETXERIK TXIKIENA

Yarleku
LH 3 Zikloa
Azkuna Zentreoa – Azaroak 20 (9:45-11:30)
Iraupena 55’
Maleta batekin, sagarrondo txiki batekin eta laster itzultzeko nahiarekin, Bettinak bere etxea eta familia atzean uzten ditu, bonben zaratatik eta gerrak eragiten duen beldurretik atseden hartzeko. Bere “etxe berrira” iristean, errefuxiatuen esparrura, konturatzen da ezer ez dela imajinatzen zuen bezalakoa. Baina han dago Norma, egoera berean dagoen beste neska bat. Lagunak egingo dira eta elkarrekin aurkituko dute bizirauteko modua.

GORPUZTU

Cía. Eva Guerrero
BH zikloa
CMD Otxarkoaga – Martxoak 3 (9:45-11:30)
Iraupena 50’
Emakume bat askatasuna kentzen dioten gauza guztietatik libratzen saiatzen da: tradizioetatik eta hezi duten beste gai batzuetatik. Zalantzak ditu, beldurrak, eta beste mundu batzuetako ahotsak bezala agertzen dira berak bere oreka bilatzeko borrokan dantzatzen duen baso sinboliko batean.