ETA MITUSU HAU ZERBAIT BERRIREN HASIERA BADA?
Antzerkira joatea bestelako esperientzia da. Zure hiriko espazioa bisitatzea edo erdigunera joatea, beste aire bat arnastea, eta zure burua ilusionatzen, emozionatzen, dibertitzen edo ikasten uztea.
Baina gehiago dago.
Arte eszenikoak uste baino gehiago dira. Mugimendua, keinua, hitza edo irudiarekin kontatzen digute.
Denbora hori hezur-haragizko artistekin partekatzen dugu.
Elkarrekin gaude, batera sentitzen gara.
Aurtengo programazioak duela mila urte baino gehiagotik existitzen den zerbaiti begirada berria eman nahi dio. Kanpaina hau antzerkira etorri aurretik, ikasgelan edo etxean hastea nahi dugu. Eta agertokitik kanpo ere jarrai dezala, irakurketa, ariketa, film edo jolasekin.
Izan ere, eboluziorako unea da, arte eszenikoei duten boterea emateko unea, eta ezagutzari beste modu batera laguntzen diotela aitortzeko unea.
Ikuskizunen aukeraketa hau zu kontuan hartzeko, zu interesatzeko eta agertokietan elkar ikusteko pentsatuta dago.