JARRAI DEZAGUN ARTE ESZENIKOEKIN GOZATZEN
Aspalditik datorren haritik tiraka eta begirada berri batekin hemen jarraitzen dugu, zuengandik hurbilago egoteko eta arte eszenikoetan murgiltzeko gogoz.
Antzerkira joatea beste mundu posible batzuetan barneratzea da. Mundu honetan robotak, saskiak, txotxongiloak, maletak, izar-hautsa eta munstroak ditugu.
Antzerkira joatea abentura kolektibo bat bizitzea da. Elkarrekin eta zuzenean beste pertsona edo izaki batzuk bihurtu ahal gara.
Oraingoan superheroiak bilakatu ahal gara mundu hobe baten bila.
Edo munstroak ezagutu ahal ditugu eta beldurrei aurre egin.
Amonari omenaldi bat egin ahal diogu eta bidaia espazial zirraragarri bat hasi ahal dugu.
Robot ezberdinak eraiki eta ezagutu eta honen iraultza bizi ahal dugu.
Eskuak izan ahal ditugu protagonista eta honekin bizitza sortu.
Neba-arreben maitasun sakonarekin hunkitu ahal gara.
Pailazo izateko ere badago tokia.
Abentura hau antzokira hurbildu aurretik hastea, irudimena piztea eta emanaldiaren ondoren jarraitzea da gure apustua.
Zuen bidaia aukeratzera gonbidatzen zaituztegu.
Zuen zain gaude.
